ETB1 kateak 'Euskalonski' programa estreinatuko du astelehenean

Urtzi Urkizu -

2018ko irailak 1
TV3 katean bada saio bat Katalonski izenekoa, musikari batek aurkeztua. ETBk formatua egokitu du euskaraz Euskalonski izenarekin, eta astelehen gauean estreinatuko du. Hori ere musikari batek gidatuko du: Pello Reparazek. Euskara eta musika ardatz hartuta, atzerrian bizi diren euskal hiztunak gertutik ezagutzeko aukera emango du programa berriak. Reparaz Vendetta taldeko abeslaria da, eta aurreneko aldiz ariko da telebistako aurkezle lanetan. Musikari esker, euskaldun asko topatuko ditu munduko bazter ugaritan. Orain, euskaldunen istorioak ETBko saiora eramango ditu. Besteak beste, Parisera, Bruselara eta Berlinera joango da datozen asteetan.

Aurreneko atalean, Frantziako hiriburuan murgilduko da Euskalonski saioa. Reparazek Abraham de Amezaga kalitate adituarekin izango du lehen hitzordua, luxuzko hotel batean gosaltzeko; Lorea Ibañezekin Gay Pridera abiatuko da; Nahikari Oloriz saxofoia jotzen topatuko du; jazz taberna batean, Ronnie Lynn artistarekin mintzatuko da. Paris agurtu baino lehen, Nerea Reparaz kazetari eta lehengusuarekin egingo du zita terraza batean. Hiriaren hainbat tokiri musika jarriz amaituko du Reparazek programa. 22:30ean emitituko dute astelehenero.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna