Hamaika telebistak bideo laburren lehiaketa bat abiatu du

urtzi urkizu
Donostia
2020ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Hamaika telebistak Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa jarri du abian. Txapelketaren helburua da sarean eta formatu digitalean ari diren gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumi ditzaten sustatzea, eta, horren bitartez, gazteak ikus-entzunezkoen kontsumo eta ohitura berrietara gerturatzea.

Lehiaketaren gaia librea da, eta lau atal ditu: bideo laburrak —lau minututik hamabost minutura bitartekoak—, mikrobideoak—minutu batetik lau minutura bitartekoak—, Instagram, Tik-Tok eta halakoetako istorioak —gehienez, 15 segundokoak—, eta Whatsapp, Telegram eta sare sozialetarako memeak. Lanak euskara hutsean aurkeztu beharko dira: ahotsa, musika, idatziak eta grafismoa. Hilaren 25era arte bidal daitezke ikus-entzunezkoak [email protected] helbide elektronikora.

Atal bakoitzean, irabazle bat aukeratuko dute: bideo laburraren garaileak 1.000 euro irabaziko ditu; mikrobideoa 750 eurorekin sarituko da; Instagram, Tik-Tok eta halakoetako istorioetako garaileak 300 euro lortuko ditu, eta Whatsapp, Telegram eta sare sozialetarako memeak 300 eurorekin sarituko dira. Gune bat jarriko du herritarrek aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.