Antxeta irratiak webgunea eta programazioa berritu ditu

urtzi urkizu
2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Antxeta irratiak —Iparraldeko Euskal Irratien Federazioko partaidea da— webgunea berritu du, eta bertan zuzenean entzun daiteke euskarazko kate hori: Antxetamedia.eus.

Programazioari dagokionez, Aitziber Zapirain koordinatzaileak nabarmendu du Bidasoaldeko informazioa emango dutela goizero, 08:15etik 10:00etara. Astelehenetan, kirol munduko berriak emango dituzte Xabier Martinez Antoñana eta Jean Pierre Harrokarena kolaboratzaileekin batera.

Iparrorratza saio beteranoak Antxetan jarraitzen du, 14:00etatik 15:00etara.

Horren aurretik, 13:00etatik 14:00etara, gaikako askotariko irratsaioak eman ohi ditu Antxetak: Ahapetik —elkarrizketak emakumezko protagonistekin—, Kabitik Irungo (Gipuzkoa) Irunabar bertso eskolaren saioa, Hurbiletik —eskualdeko lekuak eta elkarteak ezagutzeko saioa—, ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruko saio bat, Kiroletik eta Antxetatik Berara —Nafarroako Bera herriraino hurbiltzen da—. Saio horiek guztiak 20:00etan ematen dituzte berriz. Tartean da Radiokulturak egiten duen programa bat ere.

Bidasoa Attack ostegun iluntzetan ematen dute; eta ostiraletan, Mestibull, DJ Bullen musika irratsaioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.