Juan Jose Baños Loinaz izendatu dute RTVEko administrazio kontseilurako

Urtzi Urkizu -

2018ko uztailak 5

Espainiako Kongresuak RTVEko administrazio kontseiluko sei kide berri izendatu zituen atzo, PSOE, Unidos Podemos, EAJ, ERC eta PDeCAT alderdien aldeko botoekin. Izendatuen artean Juan Jose Baños Loinaz Noticias taldeko zuzendari nagusia dago —jeltzaleek proposatu dute, Podemosekin eta PSOErekin adostutako zerrendan—. Baños Loinaz Deia-ko zuzendaria izan zen 1996tik 2005era, eta, gero, Itelazpi telekomunikazio enpresako zuzendari nagusi kargua bete zuen.

RTVEko administrazio kontseiluko kide izendatu dituzten beste bostak Rosa Maria Artal, Cristina Fallaras, Concepcion Cascajosa, Victor Sampedro eta Tomas Fernando Flores dira. Azken hori da RTVEko presidente kargurako PSOEk eta Unidos Podemosek aurkeztu duten profesionala. Flores Radio3 irratiko zuzendaria da, eta datozen astean izenda dezakete presidente. Diego A. Manrique musika kritikariak hala idatzi du: «Floresek nagusi gisa zentsuraren eta izuaren politika erabiltzen du».

Ciudadanoseko diputatuak Kongresutik irten ziren, eta ez zuten bozketan parte hartu. PPk helegite bat jarriko du aste honetan Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, RTVE berritzeko PSOEren gobernuak onartu berri duen dekretuaren aurka.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Jendea maskararekin, Ordizian. ©JON URBE / FOKU

Maskara derrigorrez erabili behar da Europako zenbait herrialdetan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19ari aurre egiteko maskararen erabilera derrigortu dute herrialde batzuek, eta 100 euroko isunak ere jarri dituzte indarrean.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, lau kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Bihar hasiko dira PCR probak egiten herrian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna