'Berben lapikoa' saioa ostiralean amaituko da, behin betiko

urtzi urkizu
Donostia
2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Sei asterako iragarria zegoen proiektua, eta, sei horiek bete ostean, etzi amaituko da ETB1eko Berben lapikoa elkarrizketa saioaren bidea. Ilaski Serranok 120 elkarrizketa egin ditu asteotan, lau atal bakoitzeko. Gonbidatuen profila askotarikoa izan da: kirolariak, sortzaileak, kulturgileak, zientzia dibulgatzaileak... arlo guztietako ekintzaileak eta eraikitzaileak. New Digital Media ekoiztetxeko ekoizleen arabera, Donostiako Tabakaleran grabatzea «oso erosoa» izan da lantaldearentzat: «Bertako langileek lana asko erraztu digute, koronabirusean bete beharreko neurri guztiak kontuan hartuta. Eta programak etekina atera dio bere espazioen indar estetikoari».

ETB1eko arratsaldeak

Ez da gaurko kontua, baina ETB1ek zailtasunak ditu arratsaldeetan ikusle datu onak bereganatzeko. Koronabirusa iritsi zenean, ETBk Ahoz aho kendu zuen programaziotik —ez dute argitu udazkenean itzuliko den ala ez—. Garai bateko txirrindularitza probak eman zituen kateak, maiatzaren 18an Berben lapikoa iritsi zen arte. Saio horrek lortu duen daturik onena %1,2ko ikusle kuotakoa izan da, katearen maiatzeko batezbestekoa baino bi hamarren gehiago. Batez beste %0,33ko ikusle kuota izan du programak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.