La Sextak saio bat hasiko du gaur, adimen urritasuna dutenei buruz

urtzi urkizu
2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
La Sexta kateak Auténticos saioa estreinatuko du gaur gauean. Downen sindromea, Aspergerren sindromea edo garun paralisia duten herritarren proiektuak izango dira programaren ardatza; ikus-entzuleek haien eguneroko borroka ezagutu ahalko dute. Aurkezlea Alberto Chicote sukaldaria izango da —azkeneko zazpi urteetan Pesadilla en la cocina saioa aurkeztu du kate berean—.

Atal bakoitzean bi protagonista egongo dira. Kamerek haien bizitza eta haien ingurukoena erakutsiko dituzte. Gizartean dauden mugak hausteko behar duten bultzadaz mintzatuko dira, eta saiatuko dira erakusten haientzat ez dagoela mugarik helburuak lortzeko orduan.

Pasioak eta ilusioak

Gaurtik aurrera La Sextak emango duen saioan askotariko istorioak entzungo dira: Downen sindromea duen gazte batek DKV Fundazioko jatetxean egiten du lan, eta gastronomiarekiko pasioa du; Turnerren sindromea duen neska baten ametsa zoo batean lan egitea da; adimen urritasuna duen beste emakume batek Broadwayra joan nahiko di; Downen sindromea duen beste mutil batek futbol atezainen entrenatzailea izan nahi du; eta Asperger duen gizon batek bitxigilea izateko asmoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.