Garcia Bernal, Luna eta McQueen Amazonentzat arituko dira

urtzi urkizu
2020ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Amazon Prime Video plataformak datozen hilabeteei begirako zenbait berrikuntza iragarri ditu, eta elkarlanerako akordioak egin ditu Steve McQueen zinemagile eta gidoilariarekin eta Gael Garcia Bernal eta Diego Luna aktore eta ekoizleekin. Azken bi horiek Hernan Cortesen eta Moctezuma II.aren inguruko telesail bat egingo dute. Anthony eta Joseph Russo anaiek ekoitzitako Citadel telesailak, bestalde, bertsio konektatuak izango ditu AEBetan, Mexikon, Italian eta Indian.

Modako lehiaketa bat

Amazon Prime Video diru asko inbertitzen ari da fikzioan, eta haren ekoizpen garrantzitsuena datozen hilabeteetan The Lord of the Rings izango da. Otsailean hasiko dute ekoizpena. Aktoreen artean, besteak beste, Robert Aramayo, Owain Arthur, Nazanin Boniadi, Tom Budge, Morfydd Clark, Ismael Cordoba eta Ema Horvath egongo dira.

Martxoaren 27an, bestalde, Making The Cut moda munduari buruzko lehiaketa estreinatuko du plataformak. Hamabi diseinatzaile New Yorken, Parisen eta Tokion ibiliko dira, haien markak garaile ateratzeko xedearekin. Finala apirilaren 24an izango da. Saioaren ekoizleak Heidei Klum modelo eta diseinatzailea eta Tim Gunn aktorea dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.