HBO Max plataforma hilaren 26an iritsiko da Hego Euskal Herrira

urtzi urkizu
2021eko urriaren 6a
00:00
Entzun
HBOk eta Warner Mediak duela hamabost hilabete jarri zuten martxan AEBetan HBO Max streaming plataforma. Hego Euskal Herrira hilaren 26an iritsiko da—HBOko harpidedunek ez dute ezer egin beharko—. Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara noiz iritsiko den, ordea, ez dute jakinarazi; hilaren 26an, Hego Euskal Herrira ez ezik, Herrialde Katalanetara, Galiziara, Espainiara, Andorrara eta Eskandinaviako herrialdeetara helduko da. 2022an Europako beste herrialde askotara iritsiko da, baina konpainiako arduradunek ez dute Frantzia aipatu horien artean.

Hego Euskal Herrian, zerbitzuaren kostua hilean 8,99 eurokoa izango da —urte osoa kontratatuz gero, zortzi hilabete baino ez dira ordainduko—.

Urtarriletik aurrera, Warner Brosen filmak zinema aretoetan estreinatu eta 45 egunera jarriko dituzte streaming plataforman, kostu gehigarririk gabe.

Johannes Larcher HBO Max Internationaleko zuzendariak iragarri du 2026rako munduko 190 herrialdeetan egotea espero dutela. Plataforman HBO eta Warner Maxeko edukiez gain, DC unibertsokoak eta Cartoon Networkekoak ikus daitezke. Plataformakoak dira Tom eta Jerry eta Space Jam 2; zinema aretoetan, euskarara bikoiztuta ere eman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.