Netflixek harpidedunak galdu ditu, 11 urtean lehen aldiz

urtzi urkizu
2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Urteko lehen hiruhilekoaren datuen arabera, Netflixek bere goia jo duela antzeman daiteke: izan ere, 200.000 harpidedun galdu ditu 2022ko lehen hiru hilabeteetan. Azkeneko 11 urteetan beherantz egiten duen lehen aldia da. Egun, mundu osoan plataformak 221,64 milioi harpidedun ditu. Aurreikuspenak ez dira onak hurrengo hilabeteei begira: bigarren hiruhilekoan bi milioi harpidedun galtzea espero da.
Harpidedun kopuruaren beherakadan, edonola ere, Errusian zerbitzua eten izanak eragina izan du, 700.000 harpidedun galdu baititu plataformak herrialde horretan.
Azkeneko emaitzen ondorioz, konpainiaren akzioek beherantz egin dute burtsan. Haren akzioen balioak %40 egin du behera urtea hasi zenetik.

Iragarkiak, laster?

Testuinguru horretan, Netflixek epe laburrean hartu dezakeen erabakia zera da: harpidetza mota merkeago bat eskaintzea, iragarkiekin. Reed Hastings Netflixeko kontseilari ordezkariak konferentzia batean azaldu du publizitate tarteak txertatzen dituen harpidetza aukera eskainiko dutela, «ziur aski». Iragarkirik gabekoa garestiagoa izango da. Beste plataforma batzuek ere hala egingo dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.