Jazmin Stuarti eman diote 'showrunner' onenaren saria Serieslanden

urtzi urkizu
2020ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Joan den urtetik, showrunner onenaren saria da Bilboko Seriesland jaialdian ematen duten garrantzitsuena, eta aurten epaimahaiak Jazmin Stuart Argentinako sortzaile, zuzendari eta aktoreari eman dio, Cartas a mis ex websailagatik. Stuartek lan horretan eskaintzen duen «intimitatea, sentsibilitatea eta gertutasuna» goraipatu ditu epaimahaiak.

Atzo eman zituzten Otsoak sariak. Websail onenarena Amours d'ocassion-i eman diote —Quebecekoa da, eta Eva Kabuyak sortu du—; eta zuzendari onenaren saria Bryan Lyek jaso du, The Hidden Track lanagatik.

'Ixa' Alemaniara joango da

Euskal Herriko websailen kategorian, Ixa euskarazko fikzioak irabazi du saria. Alemaniako Die Seriale jaialdiak ematen du sari hori, eta irabazleak aukera izaten du bertan lehiatzeko. Unai Portillak, Egoitz Diaz de Ibargoitiak eta Gorka Alvarez de Arkaiak sortu dute Ixa seriea, eta Zut aplikazioak estreinatu zuen iazko udazkenean. Sei istorio independentez osatua dago.

Aktoreen sariak Alysse Hallali (Alice in Paris), Emannuelle Swartz (Écrivain public), Kendra Alaura (Utopia Planitia) eta Lander Otaolari (Encierra a un ladrón) eman dizkiete. Baita L'age adulte-ko aktore taldeari ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.