Hamaikak 'FIFA 21' bideo jokoaren Euskal Liga emango du

urtzi urkizu
2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Martxoaren 1etik aurrera FIFA 21 bideo jokoaren Euskal Liga jokatuko dute, Play Station 4 plataforma erabiliz, eta txapelketa hori Hamaika telebistan eta Game Erauntsia taldearen Twitcheko kanalean jarraitu ahalko da. Txapelketan Reala, Athletic, Alaves, Osasuna eta Eibar taldeak erabiliko dituzte jokalariek norgehiagoketan; antolatzaileek ohartarazi dute Electronic Arts konpainiaren bideo joko horrek ez dituela emakumezko taldeak eskaintzen, salbuespen batekin: estatuetako taldeak.

Euskal Ligan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da; hilaren 25ean amaituko da epea. Halaber, beharrezkoa da Play Station 4ko FIFA 21 jokoa edukitzea eta Internet konexioa izatea.

Finala apirilaren 4an jokatuko dute, «Aberri Egunarekin bat egiteko». Euskal Ligako antolatzaileak Game Erauntsia taldea, Hamaika telebista, Gu ere Bai egitasmoa eta euskal selekzioaren ofizialtasunaren manifestuaren sinatzaileak dira.

Iaz ere antolatu zuten FIFA 20 Euskal Liga; 150 herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten. Finala Hamaikak eman zuen, eta hori izan zen kirol elektronikoko txapelketa baten euskarazko aurreneko emanaldia telebistan. Aurten, Beñat Zarrabeitiak eta Olatz Foruriak kontatuko dute finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.