Jose Manuel Perez Tornero izango da RTVEko presidentea

urtzi urkizu
2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Ia hiru urtez RTVEko administratzaile bakarra izan da Rosa Maria Mateo kazetaria. Lehiaketa luze baten ondoren, ordea, Espainiako irrati-telebista publikoak presidente berria izango du: Jose Manuel Perez Tornero. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko kazetaritza irakaslea da, eta La aventura del saber TVEko saioaren sortzailea eta zuzendaria izan zen. Zenbait hezkuntza proiektu zuzendu ditu, tartean politika digitalei, alfabetatze mediatikoei eta gailu eramangarrietarako kazetaritzari buruzkoak. Hezkuntzak «zeharkakotasuna» izan behar duela defendatzen du. Lehiaketa publikora aurkeztu ziren hautagaien artean, Perez TorneroPSOEren gogokoena zela argitaratu dute zenbait hedabidek.

RTVEko administrazio kontseilua osatzeko, akordio bat egin dute PSOEk, PPk, Unidas Podemosek eta EAJk. Euskal Herrian jaiotako bi kontseilari daude: Juan Jose Baños —Deia egunkariko zuzendaria izan zen 1996tik 2005era eta Noticias taldeko zuzendari nagusi izendatu zuten iazko otsailean— eta Roberto Lakidain —30 urtez aritu da RTVEn lanean; albistegietako editore eta arduraduna izan da, eta CCOO sindikatuko kidea da—.

TVEko albistegien kontseiluak «etsipen sakona» adierazi du, prozesuaren amaiera ikusita.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.