Datorren astean hasiko dute LTDko frekuentzien aldaketa

urtzi urkizu
Donostia
2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Lurreko telebista digitaleko frekuentzia berriak datorren astean piztuko dituzte Hego Euskal Herriko herri gehienetan. Trantsizio epe bat egongo da datozen hilabeteetan antenak egokitzeko, eta 2020ko ekainaren 30ean amaituko da prozesua. Ordurako, herri guztietan egongo dira piztuta frekuentzia berriak. «Bigarren dibidendu digitala» deitu diotenaren testuinguruan aldatu behar dira frekuentziak, 5G teknologiaren zabalpenean tokia egiteko.

Prozesu horrek ez du eragingo telebista katerik desagertzea edo berririk agertzea. Soilik frekuentziak tokiz aldatuko dira, eta LTDko deskodetzaile zaharrak lehen bezala erabili ahalko dira. Etxe gehienetako kontsumitzaileek, edonola ere, telebista aparatuetako kanalak berriro sintonizatu beharko dituzte.

Antenak egokitzeko, Espainiako Ministroen Kontseiluak dekretu bat onartu zuen ekainean, 145 milioi euroren laguntzak emateko. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako etxe komunitateetan laguntza horiek eskatu ditzakete —104,3 eta 677,95 euro artekoak dira—.

Antonio Fernandez-Paniagua Espainiako Ekonomia ministerioko ordezkariak gogorarazi du 2015ean egin zen prozesuaren antzekoa izango dela oraingoa, Europak hala aginduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.