HBO Max 'streaming' plataformak bihar hasiko du bidea, AEBetan

urtzi urkizu
2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Warner Mediak eta HBOk bat egin dute, eta HBO Max streaming plataforma jarriko dute martxan bihar, Ameriketako Estatu Batuetan —Euskal Herrira eta Europara noiz iritsiko den ez dute jakinarazi—. HBO Now zerbitzuko harpidedunek ez dute gehiago ordaindu beharko zerbitzu hori jasotzeko. Halaber, AT&T telefono konpainiako bezeroek ordainpeko telebista ordaintzen baldin badute, plataforma horretako edukiak izango dituzte eskura.

Netflixekin eta Amazon Prime Videorekin lehiatu nahi du plataforma berriak. Warnerreko eta HBOko artxiboko filmak eta telesailak katalogoan jartzeaz gain, plataformak berak eduki original berriak ekoizteari ekin dio. Tartean izango dira haurrentzako saio berriak ere: Bugs Bunnyren eta Looney Tunesen abenturak, Kanadako Lauren Riihimaki youtuberraren Craftopia saioa, The Not Too Late Show With Elmo saioa —Sesame Street-eko Elmo pertsonaia elkarrizketak egiten— eta abar. Horrez gain, helduentzako zenbait telesail berri estreinatuko dituzte bihar bertan. BBCren telesail ugari sartuko dituzte katalogoan, tartean Doctor Who-ren azken denboraldiak. Ekainaren 21ean, Perry Mason-en bertsio berri bat iritsiko da; Grease filmaren (1978) spin-off bat ere estreinatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.