Emakume pilotarien saio bat emango du ETBk datorren astetik aurrera

urtzi urkizu
Donostia
2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Hamabi emakumezko pilotari lehian jarriko dituzte uztailaren 3tik abuztuaren 27ra ETB1eko Plazandreak saio berrian. Lau talde osatuko dituzte, eta txapelketa horretako irabazlea izateko helburua izango dute. Talde bakoitzak, era berean, bere entrenatzailea izango du: Reyes Azkoitiaren gidaritzapean, Irantzu Etxebeste, Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalaga pilotariak arituko dira; Iera Agirrek, Arrate Bergarak eta Amaia Aldaik Mikel Inuntziaga izango dute entrenatzaile; Andrea Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi eta Naroa Agirre pilotariak Erlantz Garciaren esanetara arituko dira; eta Naroa Elizalde entrenatzailearen gidaritzapean jokatuko dute Ainhoa Ruiz de Infantek, Maite Ruiz de Larramendik eta Leire Garaik.

Asteko hiru partida jokatuko dituzte taldeek, eta partida bakoitza hamabi tantorakoa izango da. Iñigo Aiestaran kazetariak gidatuko du programa, Elena Azpeitiaren —gizonezko pilota emankizunetan lan egin ohi du— eta Gentzane Aldai pilotariaren laguntzarekin.

ETBk iragarri du bi helburu izango dituela saioak: pilotariek euren jokoa erakusteko aukera izango dute, eta emakumeen pilotari bultzada emango diote. Jokoaren atzealdeko zenbait alderdi ere erakutsiko dituzte saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.