Lilleko Series Mania jaialdia abuztuaren 26tik irailaren 2ra egingo dute

urtzi urkizu
2021eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Telesailen inguruko nazioarteko jaialdien artean garrantzitsuenetakoa da Lillen (Frantzia) egiten duten Series Mania. Iaz ezin izan zuten egin osasun larrialdiaren eraginez, eta aurten egingo dute berriz; aurrekoetan martxoan egin ohi zuten, baina aurtengoa abuztuaren 26tik irailaren 2ra egingo dute. Internet bidez ere egingo dituzte zenbait ekitaldi.

Sail Ofizialean honako telesail hauek lehiatuko dira sari nagusia irabazteko: Anna (Italia), Blackport (Islandia), Furia (Norvegia-Alemania), Germinal (Frantzia-Italia), Hamlet (Turkia), Jerusalem (Israel), Kamikaze (Danimarka) eta The Echo of your Voice (Israel).

Lehiaz kanpo estreinatuko dute AEBetako Dr. Death telesaila—aktore protagonistak Alex Baldwin eta Christian Slater dira—. Baita Suediako Dough drama ere. Halaber, La casa de papel telesailaren bosgarren denboraldiko lehen atala proiektatuko dute emanaldi berezi batean —Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira aktoreetako batzuk—. Netflixera irailaren 3an iritsiko dira atal berriak.

Itxiera ekitaldian, Chapelwaite telesaila estreinatuko dute; Stephen Kingen Jerusalem's Lot narrazioan dago oinarrituta, eta aktore protagonista Adam Brody da. Amazon Prime Videon ikusi ahalko da lan hori udazkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.