Albiste faltsuak detektatzeko dekalogo bat zabaldu du FORTAk

urtzi urkizu
2018ko urriaren 4a
00:00
Entzun
FORTA telebista autonomikoen federazioak —tartean da ETB— gida bat sortu du, albiste faltsuen fenomenoari aurre egiteko helburuarekin. «Ezin dugu onartu Internet duda-mudaz betetako itsaso bilakatzea, eta hor erabiltzaileak sistematikoki engainatzeko aukera egotea», esan du FORTAko presidente Antonio Virigilik. Federazioak Nafarroako Unibertsitatearen ikerketa baten datuak eman ditu, eta horren arabera, internauten %69 kezkatuta daude albiste faltsuen gaiarekin.

Gidak edo dekalogoak Zalantzak badituzu, ez partekatu izenburua du. Lehen puntuak dio albisteen izenburuek garrantzihandia dutela, eta albiste faltsuetako izenburuak sarritan «deigarriegiak» izaten direla. Albisteak ez badu sinadurarik, susmorako aukerak handitzen direla dio dekalogoak. «Albiste faltsuek hedabide ezezagunak izaten dituzte iturri», gaineratu du. FORTAren arabera, albiste bat soilik hedabide ezezagun batean agertzen bada, «seinale txarra» izaten da. «Albiste faltsuetan ez dira zaintzen data eta ordua». Albisteetan akats dezente agertzen badira, konfiantza txikia izatea komeni dela dio gidak. «Albiste faltsuetan irudiak testuinguruz aterata edo ukitu askorekin egon ohi dira». Irakurleei albisteak egiaztatzea gomendatzen die gidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.