EITB Focusen inguruko gardentasuna eskatu du legebiltzarrak

Edu Lartzanguren.
2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Besteak beste, boto asmoaren inguruko galdeketak egiten dituzte tarteka EITBren albiste zerbitzuek, EITB Focus izenpean. Aurrerantzean, galdeketak egiteko erabiltzen duten metodologiari buruzko azalpenak aurretik eman beharko dituzte, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos legebiltzarreko taldeek atzo EITBren kontrol batzordean aurkeztu zuten ekinbidea onartu ostean.

«Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari eskatzen dio aurkeztu dezala bi hilabeteko epean EITBren Kontrol Batzordean zein Administrazio Kontseiluan informazio bilketa eta datuen analisirako metodologiaren marko enpirikoa ezartzeko irizpide profesional estandarizatuetan oinarritutako proposamena». Hala dago jasoa atzo onartutako testuan.

Galdeketon emaitzak, gero, «hainbat albistegi eta saiotan erabiltzen dituzte informazio iturri moduan; beraz, iritzia ere sortzen dute», esan zuen Josu Estarronak atzo, batzordean.

Galdeketen metodologia plazaratuta, haien diseinua eta edukiak «gardentasunez» hautatu ahalko dira, «susmoak uxatzeko», Estarronak atzo esan zuenez. Horrez gain, ikerketak egiteko lanak lehiaketa publikoaren bitartez adjudikatu beharko dituztela erabaki zuen legebiltzarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.