Euskal Kazetariak saria Olatz Arrietari emango diote

urtzi urkizu
2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Kazetaritza sariak emango dituzte azaroaren 5ean, eta Euskal Kazetariak saria ETBko Bruselako berriemaile Olatz Arrietarentzat izango da. Sei urte daramatza Arrietak Europako Batasuneko gaiak ETBko albistegietarako lantzen —aurretik, bi urtez aritu zen Errusian eta hamahiru urtez Ameriketako Estatu Batuetan—. Iaz, KazetaritzakoX. Eurobasque saria eman zioten, Aleka bildumako Trump, amesgaizto amerikarra libururako idatzitako artikuluari esker —BERRIAk, Elkarrek eta Jakin-ek argitaratu zuten—.

Ibilbide Profesionalaren Saria, berriz, Elixabete Garmendiari emango diote, «euskaraz egindako euskal kazetaritzaren emakume aitzindaria izateagatik eta bere ibilbide apartari esker ona adierazteko». Fotokazetaritzaren saria aurreneko aldiz emango dute, eta Juantxu Rodriguezentzat izango da, «in memoriam»—1989an Panaman hil zuten, lanean ari zela—. Ingurune kazetaritzako saria ere lehen aldiz emango dute, eta Julen Rekondok jasoko du garaikurra. Kazetaritza Digitala saria Pikara Magazine-ri emango diote, eta Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.