'40 taupada, herri bat' dokumentala emango du bihar ETB1ek

urtzi urkizu
2019ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Gernikako Estatutua 1979ko urriaren 25eko erreferendumean onartu zen. Ostiralean 40 urte beteko dira, beraz. Eta, urtemuga ospatzeko, ETBk 40 taupada, herri bat dokumentala estreinatuko du: bihar ETB1en emango dute, 22:00etan; eta etzi, ETB2n, 22:15ean. Estatutuak emandako eskumenen azterketa eta errepasoa egiten du lanak, askotariko esparrutako pertsonei egindako elkarrizketen bitartez.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat lekutan grabatuta dago dokumentala. Herri bat irudikatuko dute, hamar eremuz osatua, hamar eskumenekin bat datozenak. Honako hauek elkarrizketatu dituzte lanerako: Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendaria, Enrique Zuazua matematikaria, Maddalen Arzallus bertsolaria, Jon Salvador atleta eta ertzaina, Joseba Aranzabal Osakidetzako Transplanteen koordinatzaile nagusia, Sandra Ramajo Realeko jokalaria, Xabier Uribe-Etxebarria Sherpa enpresako zuzendaria, Txaro Arteaga Emakundeko lehen zuzendaria, Telmo Irureta aktorea eta Jon Maia dantzaria.

Dokumentala aurkezteko, ekitaldi bat egin zuten astelehenean, Bilbon. IƱigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak parte hartu zuten bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.