Erorien Harana bisitatuko du 'Ur handitan' saioak, senideekin

jakes goikoetxea
Donostia
2020ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
San Lorenzo del Escorialeko (Madril) Erorien Haranean 33.833 hilotz daude lurperatuta. Gehienak 1936ko gerran Francisco Francoren alde borroka egin zutenak; gainerakoak errepublikanoak. Gorpu gutxi batzuk senideen baimenarekin eraman zituzten, baina gehienak senideen baimenik gabe, hilerrietatik lapurtuta. Milaka horietako 1.312 dira euskal herritarrenak. Hildako horien senide batzuek aspalditik eskatu dute gorpuzkiak handik ateratzeko, identifikatzeko eta etxera itzultzeko, baina Espainiako Gobernuak, oraingoz, ez die aterabide azkarrik eskaini.

Ur handitan saioak Erorien Harana bisitatuko du, senideen gorpuzkiak han dituzten zenbait familiarekin. Haien istorioa kontatuko du, eta, era berean, Erorien Haranak eragiten dizkien sentimenduak ere azalduko ditu. Gaur 22:00etan eskainiko dute saioa, ETB1en.

Erreportajean parte hartuko dute, esaterako, Betikone eta Alex Aretxabaletak. Alejandro Aretxabaletaren ilobak dira. Betidanik uste zuten osaba Markinan (Bizkaia) lurperatuta zegoela, baina duela gutxi jakin dute ezetz. Gogora institutuaren zerrenda batean azaldu da Alejandro Aretxabaletaren izena, eta uste dute Erorien Haranean lurperatuta dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.