Cintoraren saioa hasi da, eta TVEtik at atera dutela salatu dute

urtzi urkizu
2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
La1 kateak Las cosas claras saioa estreinatu zuen atzo —astelehenetik ostiralera emango dute, 13:00etatik 13:55era—. Jesus Cintora kazetaria fitxatu dute programa aurkezteko. Baina RTVEko sindikatuek eta albistegietako kontseiluak programa egiteko modua kritikatu dute, «informazio saioaren azpikontratazioagatik». Ekoiztetxe pribatu batek egingo du Cintoraren saioa, eta «mozorrotutako» albistegitzat jo du albistegietako langileak ordezkatzen dituen kontseiluak. RTVEko langile eta eragile askok #lascosasoscurasRtve traola erabili zuten atzo Twitterren, hori bera salatzeko. Izan ere, atzo eguerdi partean Moncloako jauregian TVEko hiru lantalde zeuden, eta horietatik bi ekoiztetxe pribatuetakoak ziren.

Magazin buruaren dimisioa

Horrez gain, berriki dimisioa eman du TVEko magazinen zuzendari Isabel Cachok. Bi urte egin ditu Cachok karguan, eta desadostasunak zituen Enric Hernandez kateko Informazio eta Aktualitate saioen zuzendariarekin. Izan ere, TVEko albistegietako kontseiluak salatu du Hernandezek eraman duela telebista informazio saioak enpresa pribatuetan uztera. Kezka azaldu du kontseiluak barne ekoizpeneko saioen kopuru txikiagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.