Gaur izango da EITB Maratoiari ekarpenak egiteko egun handia

Amaia Jimenez Larrea.
2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
EITB Maratoiaren egun handia iritsi da. Gaur egin ahal izango dira ekarpenak, esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde, Geldiezinak gara lelopean. Hainbat aukera daude dohaintzak egiteko: (0034) 900-84 07 50 telefonora deituz, Bizum bidez 33478 zenbakira bidaliz, banku transferentziaren bidez, eta www.eitb.eus webguneko atalean sartuta.

09:00etan hasiko da eguna, Bilboko egoitzako Multibox aretoan jarriko den telefono deiak hartzeko gunean. Gauera arte egongo dira telefono lineak zabalik. Bihar eta etzi ere egin ahal izango dira ekarpenak telefonoz; bihar 09:00etatik 22:00etara, eta etzi 11:00etatik 22:00etara.

Maratoiaren harira, gaur saio bereziak izango dira 22:30etik aurrera, ETB1en, ETB2n eta www.eitb.eus webgunean. Leire Palaciosek aurkeztuko du ETB1en Ta bihar zer? programa. Esklerosi anizkoitza mila aurpegiko gaixotasuna dela erakutsiko du. ETB2n, Esto no es normal, ¡Dúchate! programa emango dute, Nerea Aliasek eta Egoitz Txurrukak aurkeztuko dutena. Gonbidatu bereziak izango dituen zuzeneko saio bat izango da, tartean EITBko aurpegi ezagunen arteko lehia. 10.000 euroko zakua egongo da jokoan, Maratoira bideratuko dena. Galtzaileek dutxan sartu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.