RAMADANA

2015eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Ilargi egutegiaren bederatzigarren hilabetea da ramadana. Egutegi gregorianoak baino egun batzuk gutxiago ditu ilargi egutegiak, eta horrek aldaketak eragiten ditu urtez urte. Hona hemen ramadanerako hainbat ohar.

Noiz? Aurtengo ramadana ekainaren 18an hasi zen, eta uztailaren 18an bukatuko da.

Zertan datza? Hilabetean, musulmanek ezin dute egun-argitan ez jan, ez edan, ez eta harreman intimorik izan ere. Euren izaeraren onena atera behar dute, eta ezin diote ondokoari kalterik egin.

Nork egin behar du? Osasuntsu dauden musulman nagusi guztiek.

Zeintzuk dira salbuespenak? Umeak, gaixo larriak eta adinekoak. Gaixotasun arrunta dutenek eta haurdunek, berriz, baraurik ez egiteko aukera dute. Baina aurrerago bete beharko dute.

Umeak, noiz arte? Neskek hilekoa dutenean uzten diote ume izateari. Mutilek, berriz, inguruak erabakiko du noiz hasi behar duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.