'Goiberri' aldizkaria parte hartzaileagoa izango da

urtzi urkizu
2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) Goiberri aldizkariak aro berri bati ekingo dio gaur. Diseinu berria eta kolaboratzaile berriak izateaz gain, «kontzeptu aldaketa» izango duela iragarri du Iñaki Gurrutxaga aldizkariko zuzendariak: «Parte hartzaileagoa izango da, komunitateari irekiagoa». Elkarrizketa eta erreportaje zabalak egingo dituzte, eta iritzigile ugarik parte hartuko dute.

Diseinuari dagokionez, orain arteko estetikarekin apurtu egingo dutela azaldu du Gurrutxagak, «diseinu argiagoa eta gaurkotuagoa izango du». Ezkio Adaki agentziako Eneko Maiz arduratu da diseinua berritzeaz. Hemendik aurrera, astero gutxienez hogei orrialde izango ditu aldizkariak.

Aldizkariko lan taldea, irudi berria erakusten. Goiberri

Kontzeptu aldaketa, bestalde, eskualdeko eragileekin egindako parte-hartze prozesu batetik iritsi dela nabarmendu du aldizkariko zuzendariak. «Erredakzioa urtebetez aritu da aldizkaria mamitzen, diseinu taldearekin batera».

Goiberri duela zortzi urte sortu zuten, Goierritarra eta Otamotz aldizkarien bat egitetik. Hainbat gogoeta saio eta eragileren ekarpenak jaso ondoren, Goierriko Hedabideek —Goierriko Hitza ere argitaratzen du— aldizkaria «biziberritu» egin nahi izan dute. 50 lagunek baino gehiagok parte hartu dute prozesuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.