ARTIKULU NAGUSIAK

2017ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Hitzaurrea

[...] Aurreko prozesuan, ahalegin guztiak egin ziren bide adostu bat lantzeko Kataluniako herriak bere etorkizuna era librean erabaki zezan. Parlamentuak, Kataluniako herriaren gehiengoari kasu eginez, herritarren ordezkaritza burujabe osoa bere gain hartzen du, estatuarekin elkar ulertzeko bide guztiak ahitu direlako [...].

1. artikulua

Lege honek Kataluniaren independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen gauzatzea, emaitzen araberako ondorioak ezartzea, eta Kataluniako Hauteskunde Batzordearen sorrera arautuko du.

3. artikulua

1. Kataluniako Parlamentuak Kataluniako herriaren burujabetzaren ordezkari bezala jardungo du.

2. Lege honek Kataluniaren autodeterminazio erreferenduma arautu eta bermatuko duen ezohiko erregimen juridiko bat ezartzen du. Lege hau gatazka sor lezaketen beste arau guztiei hierarkikoki gainjartzen zaie, Kataluniako herriaren oinarrizko eta ezin besterenduzko eskubidea arautzen baitu.

4.artikulua

4. Botoen zenbaketa egin ondoren, baiezkoa ezezkoari gainjartzen bazaio, Kataluniaren independentzia aldarrikatuko da. Hori gertatuz gero, Kataluniako Parlamentuak, hurrengo bi egunen buruan, ohiko saio bat egingo du Kataluniaren independentziaren adierazpen ofiziala egiteko, horren ondorioak azaltzeko eta prozesu konstituzional bat hasteko.

16. artikulua

Hauteskunde administrazioa Kataluniako Hauteskunde Batzordeak, Barrutietako Hauteskunde Batzordeak, hauteskunde sailek eta mahaiek, eta Kataluniako Generalitateak osatzen dute.

17. artikulua

1. Kataluniako Hauteskunde Batzordea Kataluniako Parlamentuari lotuta dagoen organo independente, inpartzial eta iraunkorra da.

21. artikulua

Agintari publiko guztiek, betiere euren konpetentzien barruan, Kataluniako Hauteskunde Batzordearekin elkarlanean aritzeko betebeharra dute, horren funtzioak betetzen direla bermatzeko. Hauteskunde prozesuan inplikatuta dauden administrazioko ordezkarien eta organoen laguntza eskatu ahalko dute, eta, oro har, teknikarienak eta adituenak.

25. artikulua

Kataluniako Gobernuak Kataluniako Hauteskunde Batzordearen eta Barrutietako Hauteskunde Batzordearen eskuetan utziko ditu horren funtzioak betetzeko beharrezkoak dituen baliabide material eta pertsonalak.

30. artikulua

2.Udalek Kataluniako Gobernuaren hauteskunde administrazioaren eskuetan utziko dituzte bozkaleku gisa erabiltzen diren beren jabegoko lokalak. Horrela izan ezean, gobernuaren administrazioak boterea izango du beste lokal batzuk prestatzeko, boto emaileek dagokien bozkalekuan botoa eman dezaten.

34. artikulua

3. Herritar bat erroldan sartzeko, gobernuak ez du horren aurretiko onespenik beharko.

Azken xedapena

Lehenengoa. Behin lege hau onartzen denean, gaur egun indarrean dauden tokiko legeak, autonomikoak eta estatukoak bere horretan mantenduko dira, betiere ez bazaie lege berriari kontrajartzen. Indarrean jarraituko dute baita Europar Batasuneko legeek ere [...].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.