KRONOLOGIA

2014ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Bi urteko ibilbidean, gorabehera handiak izan ditu Ziburuko Kaskarotenia ikastolak. Hona hemengertakari garrantzitsuenak:

Ikastolaren sorrera

2012ko azaroa. Ziburuko Marinela auzoko eskola publikoa obretanzegoenez, herriko etxeak Kaskarotenia ikastolari utzi zion eskola publikoaren lur eremu bat. Bertan kokatu zen ikastola.

Eztabaidak herriko etxearekin

2012. Marinelako eskola publikoan bi bungalow ditu ikastolak, baina ikastola sortu zenetik behin-behineko eraikina izan da hori. Geroztik, elkarrizketak izan dituzte herriko etxearekin. Bertzeak bertze, haur eskola bat eraikiko zuela agindu zion auzapezak ikastolari.

2014ko maiatza. Herriko etxeak eta Ziburuko ikastolak egindako azken bilkura. Hortik aitzina, Guy Poulou auzapezak erabaki zuen elkarrizketa gehiago ez izatea, «konfiantza hautsia» zelako.

Mobilizazioak

2014ko ekainaren 9a. Ziburuko Herriko Etxeak negoziatzeko asmorik ez zuela ikusita, elkarretaratzea egin zuten Ziburuko ikastolako kideek. 200 lagun inguru bildu ziren, Kanporaketarik ez, alternatibarik gabe lelopean.

2014ko agorrilaren 11. Epaiketaren aurreko egunetan, elkarretaratzea egin zuten herriko etxearen aurrean. 130 lagun inguru bildu ziren.

Lehen auzia, Baionan

2012ko uztailaren 29a. Ziburuko Herriko Etxeak auzitara eraman zuen Ziburuko ikastola, eta eraikinean jarraituko zuen egun bakoitzeko 100 euro ordainarazi.

2012ko agorrilaren 12a. Ikastolaren aurkako epaiketa, Baionako auzitegian.

2012ko agorrilaren 14a. Deliberoa: epaileak erran zuen gaia hark aztertzeko «konplexuegia» zela.

Bigarren auzia, Pauen

2014ko agorrilaren 20a. Herriko etxeak iragarri zuen bigarrengoz eramanen zuela ikastola auzitara.

2014ko agorrilaren 29a. Ziburuko ikastolaren aurkako auzia, Paueko Administrazio Auzitegian. Irailaren 1eko goizean emanen dute epaiaren deliberoa. Ikastolako haurrek irailaren 2an dute lehen eskola eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.