Bidarten emaztea hil zuen gizonari 12 urteko kartzela zigorra ezarri diote

2018ko maiatzaren 2an hil zuen senarrak Rejane Chaumont. Herenegun eta astelehenean epaitu zuten gizona, Paueko Auzitegian

Bidarteko hilketa gaitzesteko elkarretaratzea, 2018ko maiatzean. BOB EDME.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Frantziako Poliziaren aitzinean, egun hartan emazteak banatzeko «mehatxua egin» ziola adierazi zuen, baina Paueko Auzitegiaren aitzinean Jean Delattre ez zen oroitu halakorik aipatu izanaz. 80 urteko gizonak emaztea hil zuen tiroz orain dela bi urte, eta bere buruaz beste egiten saiatu zen ondoren. Herenegun eta astelehenean, gertatutakoaz azalpenak emateko eskatu zioten behin eta berriz epaileak eta abokatuek, baina erantzun bakarra eman zuen gehienetan: «Ez naiz oroitzen». 18 urteko kartzela zigorra eskatu zuen prokuradoreak gizonaren aurka; 12 urteko zigorra ematea erabaki du azkenean epaileak.

Adineko bikote bat zen. 73 urte zituen Rejane Chaumontek, eta 79 zituen orduan Jean Delattrek. Bidarten (Lapurdi) bizi ziren, Argizabal bidean. Familia kezkatuta zegoen, azkenaldian «portaera arraroak» izan zituelako bikoteak, eta 2018ko maiatzaren 2 hartan kezka handitu zitzaien, eskuko telefonoan Jean Delattrek igorritako mezu artegagarriak jaso zituztelako.

Suhia joan zen bikotearen etxera, eta atea ireki ziotenean gizona ikusi zuen, ehizarako eskopeta bat eskuetan zuela, eta emakumea, lurrean. Suhiak larrialdietara deitu zuen. Erasotzailea etxean itxi zen, ordea. Poliziek ingurua hesitu zuten, eta gizona konbentzitu zuten, hiru bat ordu geroago, eskopeta utzi zezan eta etxeko atea ireki zezan. Larrialdi zerbitzuak barrura sartu zirenerako, berandu zen: Rejane Chaumont hilotz zen. Gizona, berriz, emaztea hil ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.