Ibilaldia XX. mendeko margolaritzan

Ainhoa Sarasola.
Donostia
2015eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Bere bilduman 5.000 pieza inguru ditu Kutxak. Horietatik gutxi batzuk, 70 margolan nahiz eskultura hautatu ditu Artegunea areto berria estreinatuko duen mostra osatzeko. Istorio partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman erakusketan, batez ere, joan den mendeko euskal artisten lanak bildu ditu Dolores Duran Ucar komisarioak. Gaur zabaldu, eta 2016 urte osoan izango da ikusgai.

Salbuespena da aretoan sartu eta ezkerretara dagoen Katalina Erausoren erretratua, XVII. mendean pintatu baitzuen Juan van der Hammer margolariak. Erakusketan bada XXI. mendean ondutako lanik, baina XX. mendeko mugimenduetan barrena bidaiatzeko aukera eskaintzen dute gainerakoek, figuraziotik abstrakziora, postinpresionismotik gaur egunera, gerraosteko errealismo kostunbrista eta 1960ko urteetako abangoardiak barne.

Ignacio Ugarteren Las planchadoras (Lisatzaileak) aurrez aurre topatuko du bisitariak, eta aldamenean, Parisko joeren eragina jaso zuten Joaquin Sorolla, Ignacio Zuloaga, Juan Etxebarria, Dario Regoyos eta Francisco Iturrinoren beste hainbat obra. Itsas eta nekazaritza lanak hizpide dituzte, berriz, Aurelio Arteta, Juan Telletxea, Jesus Olasagasti eta Valentin Zubiaurreren obrek, besteak beste. Aurrerago, abangoardien erakusgarri, Nikolas Lekuona, Gaspar Montes Iturrioz eta Menchu Galen obrak jarri dituzte ikusgai, besteak beste.

Aretoaren goiko altueran, Gaur taldea osatu zuten artisten lanak bildu dituzte; Mendiburu, Txillida, Oteiza, Basterretxea, Zumeta, Amable Arias, Ruiz Balerdi, Sistiaga eta Amable Ariasen margolan zein eskulturak daude ikusgai horien artean. Badira obra garaikideagoak ere, Elena Asins, Manu Muniategiandikoetxea eta Jose Ramon Amondarainenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.