Iparraldetik inspirazio bila

Ipar Euskal Herriko herri mugimenduaren, gizarte zibilaren eta instituzioen arteko ahokatzea aztertu dute UEUko ikastaro batean
Martine Bisauta, Philippe Arretz, Pantxika Maitia eta Eñaut Aramendi, atzo, Baionan eginiko ikastaroan.
Martine Bisauta, Philippe Arretz, Pantxika Maitia eta Eñaut Aramendi, atzo, Baionan eginiko ikastaroan. AURORE LUCAS Tamaina handiagoan ikusi

Eneko Etxegarai Urain -

2018ko uztailak 5

Ipar Euskal Herria paradigma berriaren inspirazio iturri? galderari erantzuten saiatu ziren atzo, bigarren egunez jarraian, Baionako Bernat Etxepare lizeoan, UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroan. Goizean, hiru eztabaida taldetan banatu zituzten hogei parte hartzaileak; burujabetza materiala, instituzio publikoak eta herri zilegitasuna izan zituzten aztergai, ulermenerako gako batzuk atera eta Euskal Herrirako baliagarriak izango direlakoan.

Burujabetza materialaren inguruan aritu zen taldearen bilanaren laburpena egin zuen Argitxu Etxandi ikastaroko antolatzaileak. I-Ener, Lurzaindia, Laborantza Ganbera, Euskoa eta halako egituren ekina izan zuten aztergai, eta egitasmo horiek komunean dituzten irizpideak identifikatzen saiatu ziren. Nabarmendu zuten proiektu guztiek «eskubide zilegia» dutela «arlo publikoan parte hartzeko»; egitasmoek erantzun egiten diotela Ipar Euskal Herriko gizartearen beharrei eta lurraldean falta den botere legegileari, eta horrek ematen diela zilegitasuna. Gainera, azpimarratu zuten egitura horiek deklinatu dituzten praktikek eta dinamikek korronte globalagoekin konektatzea lortu dutela.

Herri zilegitasunari buruzko lantaldearen ondorioak azaldu zituen, gero, Txomin Castetsek. Taldekideen ustez, legearen eta herriaren nahia deskonektatzen direnean sortzen da zilegitasun mota hori, eta bien arteko talkak eragiten ditu aldaketa politiko sakonak gizartean. Duela urtebete ELB sindikatuak hegazti gripearen inguruan izandako borroka jarri zuten adibide gisa.

Txomin Povedak izan zuen gero instituzio publikoen inguruan hausnartu duen taldearen bilana egiteko ardura. Gizarte mugimenduei bi funtzio ikusi zizkieten herri mugimenduei: kanpoko akuilu izatea instituzioei begira, eta instituzioekin harreman espazio bat sortzea, zeinetan elkarrizketa egoten ahalko den. Bi helburu orokor ere jarri zizkieten: alde batetik, arazo konkretuetatik abiatzea eta helburuak problematizatzea, eta, bestetik, «garaipen txikien eskalan» kokatzea, jendeak eskura ikusten dituen helburuei arreta emateko. Azken elementu hori kultura politikoaren aldaketaren baitan kokatu zuten taldekideek.

Herri mugimenduen eta instituzioen arteko ahokatzeari buruzko galderari erantzutea aztertu zuten, azkenik, Martine Bisauta Euskal Elkargoko hautetsiak, Philippe Arretz Garapen Kontseiluko langileak eta Eñaut Aramendi LAB sindikatuko kideak. «Iparraldeak bere geroa eskuetan hartu du beti. Zergatik hemen funtzionatzen du? Motor identitarioa badelako», nabarmendu zuen Bisautak. Arretzen iduriko, hurrengo erronka Iparralderako garapen eredu baten pentsatzea da, «eta horretan zer nahiko genukeen partekatzea». Aramendik hurrengo urteetan zer herri politika beharko litzatekeen galdegin zuen, eta garraioa jarri zuen adibide gisa: «Frantziako Estatuko zerbitzu pribatua nahi dugu ala Euskal Estatuko zerbitzu publikoa?».

Arratsaldeko saioan, parte hartzaileen artean behin eta berriz etorri zen bezperan Jean Claude Iriart Baionako hautetsiaren erran bat: «30 urte behar izan ditugu hona iristeko; nola egin hurrengo fasea motzagoa izateko?».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako agerraldiarekin zerikusia dutenak

Arantxa Iraola

Denera 69 kasu dagozkio positibo multzo horri, eta 31 Tuterakoari.

Gasteizko Mendizorrotza igerilekuak pandemia garaiko udarako prestatzen. Irudian, langile bat belardian markak egiten. ©Raul Bogajo / Foku

Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean

Edu Lartzanguren

Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna