Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna

Bortxaren aurka, zerbitzu publikoak aldarrikatuko dituzte feministek Bilbon

Salatu dute pandemiaren ondorioz hartutako neurriek emakumeen aurkako indarkeria areagotu dutela, eta mobilizazioak iragarri dituzte

Bilbo Feminista Saretzen-ek atzo goizean egin zuen agerraldia, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
jone arruabarrena
2020ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Datorren asteazkenean izango da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta horri begira jarri da mugimendu feminista. Bilbon, agerraldia egin zuen atzo Bilbo Feminista Saretzen plataformak, eta azaroaren 25eko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuen. Indarkeria matxistaren aurrean,zerbitzu publikoak defendatu lelopean egingo dute protesta Bizkaiko hiriburuan: giza kateak osatuko dituzte, hain zuzen, Bilboko itsasadarraren bi aldeetan.

Konfinamenduarekin, indarkeria matxistak ugaritu egin direla salatu dute, eta, horrez gain, adierazi dute erakundeek hartu dituzten neurriek azkartu eta sakondu egin dituztela emakumeen aurkako indarkeria mota asko sortzen dituzten prozesuak; neurri horiek emakumeak «are ahulago, pobreago eta prekarioago» egin dituztela nabarmendu du plataformak. Hala ere, ohartarazi dute horri aurka egingo diotela: «Ez dugu onartukoCOVID-19ak aspaldiko pandemia zaharrak ezkuta ditzan».

Zerbitzu publikoak «guztion bizitza duin eta askea bermatzeko giltza» direla aldarrikatzeaz batera, azaroaren 25eko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Bilbon, itsasadarraren bi aldeak «okupatzeko» deia egin dute egun horretarako, segurtasun distantziak mantenduz, 19:30tik aurrera. Auzoetatik zutabeak antolatuko dituzte, protestaren gunean bat egingo dutenak, eta 20:00etan ekitaldi bat egingo dute. Era berean, datorren astean, leihoetan zein balkoietan objektu moreak eskegitzeko deia egin dute, indarkeria matxistaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.