Hego Euskal Herriko presoen ia %5ek dute gaitz mental larri bat

Jon Iñarritu EH Bilduko Espainiako diputatuari eman dio datua Madrilek. Espainiako Estatuko presoen %38,7k bi gaixotasun dituzte

Martuteneko espetxea, Donostian. JAVIER ETXEZARRETA/ EFE.
Olatz Enzunza Mallona.
2019ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko espetxeetan 1.668 preso daude gaur egun, azken datuen arabera, eta horien %4,6k dituzte buruko gaixotasun larriak: 77 presok. Zaballako (Araba) kartzelan, 29 dira buruko gaixotasun larriren bat dutenak; Basaurin (Bizkaia), hamasei; Iruñean, 28; eta Donostian, lau. Espainian %4 dira; beraz, datua Hego Euskal Herrikoa baino txikiagoa da. Espainiako Gobernuak Jon Iñarritu EH Bilduko Madrilgo Kongresuko diputatuari emandako erantzunean agertzen diren datuak dira, Iñarrituk buruko gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko balorazio bat egiteko eskatu baitzion Espainiako Gobernuari.

Madrilek Iñarrituri emandako datuen arabera, Espainiako Estatuko espetxeetako osasun zerbitzuek presoen %4,2 artatu dituzte gaitz larriren batek jota, gutxienez behin. Horrez gainera, %38,7k bi gaixotasun dituzte; %37,3k, gaitz psikotikoren bat; %29,7k, nortasun gaitzak; %16,7k, afektiboak; eta %12,4k, beste era bateko eritasunak. Datu horiek ehuneko ehuna gainditzen dute, preso asko baitira diagnostiko bat baino gehiago dutenak.

Zaballako kasuak, auzitan

Urte hasieratik Zaballako espetxean hil diren lau presoetatik gutxienez bik bere buruaz beste egin dute. Azkenengo heriotza biak apirilean izan ziren; gainerakoak, urtarrilean eta otsailean. Salhaketak, espetxeko heriotza gehienak «naturalak» ez direla ohartarazi, eta, erantzukizunak aurkitzeko asmoz, auzitara joko duela iragarri zuen apirilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.