Albistea entzun

Burgosko Prozesuaren eragina aztergai dago erakusketa batean

Mende erdia beteko da aurten frankismoaren aurkako mugimendu hartatik. Gipuzkoako Diputazioak, Aranzadik eta EHUk ondu dute
Ion Gambra eta Javi Buces, atzoko aurkezpenean.
Ion Gambra eta Javi Buces, atzoko aurkezpenean. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2020ko azaroak 13

Burgosko Prozesuaren testuingurua ezagutaraztea eta Euskal Herriko historia hurbilean izan zuen eragina aztertzea: horiek dira 1970-2020 Burgosko Prozesua. Frankismoari epaiketa izeneko erakusketaren helburuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak antolatu dute, elkarlanean, eta EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria eraikinean izanen da ikusgai, azaroaren 20tik urtarrilaren 26ra.

Prozesuaren nondik norakoak azaltzeko, garai hartako 173 agiri eta testigantza bilduko dituzte erakusketan. Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendari Ion Gambrak erakusketaren aurkezpenean adierazi duenez, Burgosko auziak berebiziko garrantzia izan zuen «frankismoaren aurkako borrokaren eta euskal auziaren bilakaeran». Prozesuaren inguruan piztutako protestak eta mobilizazioak aipatu ditu, frankismoaren gainbeheraren bultzatzaile gisa: «Gizarte mobilizazioa arrakasta bat izan zen frankismoaren aurkakoentzat, erregimenaren aurkako desadostasuna zabaltzen lagundu baitzuen. Era berean, kasuak izandako oihartzun mediatikoa zela eta, frankismoari egindako prozesu moduko bat bilakatu zen, eta euskal gaia munduari ezagutarazi zion», azaldu du.

1970. urteko abenduaren 3tik 9ra bitartean egin zen Burgosko Prozesua. ETAko 16 kide prozesatu zituzten, gerra kontseilu batean, ustez Meliton Manzanasen hilketan parte hartzeagatik. Mobilizazio handiak izan ziren. Abenduaren 4an, Francoren Ministroen Kontseiluak salbuespen egoera ezarri zuen Gipuzkoan, eta Poliziak berrehun lagun atxilotu zituen astebetean.

Abenduaren 28an, epaia argitaratu zen: bederatzi heriotza zigor, 519 urteko metatutako espetxealdia eta absoluzio bat. Gau hartan, bat-bateko manifestazioak egin ziren Donostian, eta, biharamunean, lanuzteak. Azkenean, heriotza zigorrak hilaren 30ean kommutatu ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu ziren atzo Donostian egindako manifestazioan. ©JON URBE / FOKU

Milaka urrats «etxera bidean»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, «bizi osorako» zigorrak etetea eta gradu progresioei bide ematea galdegin dute Donostian. Urtarrilaren 8an berriro kalera ateratzeko deia egin du Sarek
Grande-Marlaska, artxiboko irudi batean. ©Javier Lizon / EFE

Grande-Marlaska: «Ezker abertzaleak ongietorriak saihestu behar ditu»

Paulo Ostolaza

El País egunkariak Espainiako Barne Ministroari egindako elkarrizketa argitaratu du. Esan du euskal presoen sakabanaketak jada ez duela zentzurik, eta EH Bilduk eta Sortuk egindako adierazpena ez dela nahikoa.

Maria Txibite, PSNren buru gisa berretsi dutenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Maria Txibite PSNko idazkari nagusi izendatu dute berriro ere

Gotzon Hermosilla

Botoen %97,22 eskuratu ditu alderdiaren XII. batzarrean. Txibiteren ustez, PSN beharrezkoa da «Nafarroak aurrera egiten jarrai dezan»

Laba, "Oso latza izan da" solasaldia

Gatazka kontatzeko moduaren inguruko mahai ingurua, BERRIAn

Joxerra Senar

Samara Velte eta Maider Galardi ikerlariek, Emilio Majuelo historialariak eta Emilio Lopez Adan 'Beltza'-k hitzaldia eskaini dute transmisioaz, memoria inklusiboaz eta metodologiaz, besteak beste. Labak antolatutako lehen ekitaldia izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.