Elikagai bankuek bonu bidezko laguntza kanpaina abiatu dute

Ohikoena janaria biltzea izaten bada ere, aurten, COVID-19a dela medio, erosketak egitean diru ekarpena eginez lagundu ahal izango da

Boluntarioak Basauriko elikagai bankuan, atzo. MIGUEL TOÑA / EFE.
Erredakzioa
2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Aurtengo hirugarren kanpaina abiatu dute elikagai bankuek Hegoaldean. Atzo hasi zen, eta hilaren 21era arte egingo da. Urteko indartsuena izan ohi da neguari begirakoa. Ohikoa izaten zen saltoki handietan boluntarioak ikustea erosleek elikagaiz betetako poltsak jasotzen,baina aurten ezaugarri berezi batekin dator: Arabako zazpi saltoki handietan izan ezik, elikagai bankuek kanpaina egin ohi duten gainerako saltoki handietan erosketak egiteko orduan eskainiko zaie herritarrei elikagai bankurako ekarpena egiteko aukera, bonu laguntzen bidez. Bonu laguntza hori saltokiaren kontuan geratzen da, eta elikagai bankuak jasotako diruarekin erosiko ditu biltegiak hornitzeko behar izaten diren elikagaiak.

Elikagai bankuetako arduradunek esan dute ez dutela dirua eskatu ohi, aukeran elikagaiak hartzea nahiago dutelako, baina aurten, COVID-19a dela eta, mugikortasuna mugatuta dagoenez, eta jende asko elkartzea saihestu behar denez, aukera horren alde egin dutela. Gainera, elikagaiak esku askotatik pasatzeak ere segurtasuna murrizten duelakoan, erabaki dute bonu laguntzen bidea jorratzea aurten.

Denis Itxaso Espainiak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak nabarmendu du aurten bereziki garrantzitsua dela egitasmo honekin bat egitea:«Batez ere, biltegiak ondo hornituta manten daitezen eta baliabide gutxien dituztenei behar besteko arreta bermatzeko». Izan ere, premiak gora egin duela onartu zuen. Horregatik, Basauriko elikagai bankura (Bizkaia) egindako bisitan, dei egin zuen jendeak erruz parte har dezan, ekarpenak eginez.

Elikagai bankuen webguneetan dago informazio osagarria. Zer motatako bonu laguntzen bidez zer janari erosten diren azaltzen dute. Milaka boluntariok parte hartu ohi dute janari bilketaren kanpainan. Aurten, biltegietan batuko dira, gutxiago, jasotzen dena antolatu eta beharrean dauden milaka etxetara janaria banatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.