EHUko kontratu bat, ezbaian

Ikasle Ekintzak ohartarazi du hasi dutela sexu jazarpenagatik salatutako ikertzaile bat kontratatzeko prozesua; atzera egiteko eskatu du

Jon Rejado.
2019ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Ikasle Ekintzak eskatu du bertan behera uzteko Emanuele Castano ikertzailea kontratatzeko tramitea. EHUko Donostiako Psikologia Fakultateko sail batek Castano kontratatzeko prozesua hasi duela azaldu du ikasle elkarte horrek. Halaber, gogora ekarri du kertzaile horrek salaketak jaso dituela sexu jazarpenagatik, 2012tik. Beraz, gizon hori kontratatzea fakultateko ikasleen segurtasunerako «mehatxua» dela ondorioztatu du elkarteak, baita aurrez jarritako salaketen «gutxiespena» ere. Horregatik, kontratazioari uko egiteko eskatu diote Psikologia Fakultateko Batzordeari.

Castanok 2012an jaso zituen lehen salaketak, Ikasle Ekintzak ezagutarazitako informazioaren arabera. The New School AEBetako unibertsitateak lanpostua uztera «behartu» zutela gaineratu du, salaketa bat zela eta. Ikertzailearen kontratazioa ez da gauzatu oraindik. Oraingoz, Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Sailak oniritzia eman dio, ikasle elkarteak azaldutakoaren arabera. EHUko Donostiako Psikologia Fakultateko Batzordeak eman behar dio oraindik behin betiko onespena.

Batzordeko kideei kontratazioaren aurka egin dezatela eskatu diete. Horrez gain, kontratazioaren kontra antolatzeko eskatu diete talde feministei eta «ikasle orori». Azkenik, EHUko errektoreordetzari eta Eusko Jaurlaritzari kontratazioaren aurka ere egin dezatela galdegin diete.

Kontratazio eredua

Ikasle Ekintzaren arabera Eusko Jaurlaritzak zeresana du kontratazioan. Ikasle elkarteak ezagutarazitakoaren arabera, Ikerbasquek ordainduko luke kontratuaren parte bat. Jaurlaritzaren Zientziarako Euskal Fundazioak guztizkoaren %60 ordainduko luke, eta falta den %40a EHUko Kultura, Kognizio eta Emozioa Ikerketa Taldeak jarriko luke. «Finantzaketa sistema era hori sistema patriarkalak gizonek elkarren artean babesteko duten pribilegioaren eredu dela uste dugu», salatu du Ikasle Ekintzak, agiri batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.