Espainiako soldata igoera ez da balekoa euskal sindikatuentzat

«Aholku hutsa den itun batek» estatalizazioan eroritako euskal langileei eragin diezaieke. ELAk eta LABek diote ituna ez dela erreferentzia
Adolfo Muñoz eta Garbiñe Aranburu, atzo, Bilbon.
Adolfo Muñoz eta Garbiñe Aranburu, atzo, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Xabier Martin -

2018ko ekainak 27
Espainiako sindikatu nagusiek eta patronalak adostu duten soldata igoera orokorra ez da baleko erreferentzia izango euskal negoziazio kolektiboan. ELAk eta LABek osatzen duten gehiengo sindikalak garbi utzi du «aholku baten truke bake soziala» eskaini duen itunak ez duela balio. «Lan prekaritatea bermatu dute, enpresentzat aholku bat baizik ez den zerbaiten truke», esan zuen ELAk, atzo. ELAk uste du CCOOk eta UGTk «arnasa» eman diotela Pedro Sanchezi, «lan erreformari eutsi diezaion». LABek ere garbi utzi du Madrilgo akordioa ez dela inolako erreferentzia izango Euskal Herrian, «hasteko, ez delako normatiboa». CCOO eta UGT, ordea, «Euskadira» ekartzen saiatuko dira.

Sindikatu bi horiek, CEOEk eta Cepymek itun bat egin zuten herenegun, non %2 inguruko soldata igoera orokorra gomendatzen duten; gainera, %1 arteko beste igoera bat lotu zieten enpresen emaitzei, produktibitateari eta absentismoari. Enpresek jarrai dezaketen —ala ez— erreferentzia horiek KPItik kanpo erabaki dira, 2018tik 2020rako tartean. «Islatzen duen eredua oso negatiboa da. Inflazioa %2 inguruan dago ja, eta ontzat jotzen ari dira erosteko ahalmenaren galera ekarriko duen igoera», dio ELAk.

LABek zehaztu du gordina dela itunak islatzen duen 1.000 euroko gutxieneko soldata, eta 880 eurokoa litzatekeela soldata garbia. «Euskal itun gehienetan, kopuru horren gainetik daude soldatak». Hala ere, sindikatu abertzaleak onartu du Madrilgo itunak eragina izan dezakeela baldintzak estatalizaturik dituzten euskal langileen kasuan. «Behargin horien egoera prekarioa ez dute Madrilen konponduko, bertako sektore eta enpresetan adosten diren akordioek baizik».

Eskubide Sozialen Gutuna

Bestalde, ezberdintasun sozialei aurre egiteko herri ekinaldi legegileak aurrera egin dezan, sinadurak biltzeko kanpainari eutsi zioten, atzo, gutuna sustatzen duten eragileek, besteak beste ELA eta LAB sindikatuek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna