Migratzaileen arreta osorako gune bat eskatu dute Irunen

Harrera Sarekoek Lakaxita gaztetxeko aterpetxea desmuntatu dute, eta udalaren gizarte zerbitzuen aurrean pasatu dute gaua, migratzaileekin
Migratzaileak eta IHSko kideak, gaztetxeko gunea kentzen, atzo.
Migratzaileak eta IHSko kideak, gaztetxeko gunea kentzen, atzo. JON URBE / FOKU

Karmele Uribesalgo Alzola -

2018ko urriak 11
Migratzaileak hartu dituzte azken hilabeteetan Irungo Lakaxita gaztetxean (Gipuzkoa); hala ere, han egon diren boluntarioek ohartarazi dutenez, datorren udazkenari eta neguari begira «aterpetxe inprobisatuak» ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen, eta ez dago prestatua «harrera duina» egiteko. Horiek hala, arduraz jokatzeko eskatu diete erakundeei, eta, batez ere, Irungo Udalari. Presio egteko, erabaki dute Lakaxitako gunea desmuntatzea eta Irungo Udalaren Gizarte Ongizate Sailaren egoitza parera lekualdatzea, Urdanibia plazara.

Harrera Sareko (IHS) kideak, migranteek eta herritarrek lagunduta, 18:00etan hasi ziren egoitza berria muntatzen, eta han pasatu dute gaua. Udalari neurriak hartzeko eta ekarpenak egiteko eskatu diote, eta ohartarazi dute han egongo direla aurrerapausoak egin bitartean.

IHSko kideek proposamen bat egin diote udalari. Orain arte Martindozenea aterpetxean hartu dute ostatu zenbait migratzailek, baina baldintza jakin batzuk betetzen zituztenak soilik —besteak beste, ezin dute bost egun baino gehiago egon—. IHSko kideen ustez, leku egokia izan daiteke arreta integrala emateko, baina udalak erantzun die baldintzak betetzen ez dituztenak ezin direla han egon. Hala ere, beste 24 toki eskaini ditu ospitale zaharreko egoitzan, Urdanibia plazan; migratzaileek han pasatu ahalko dute gaua eta jasoko dute jana, baina egunez ezin izango dute han egon. IHSko kideentzat ez da aski, eta baliabide gehiago eskatu dituzte.

Jaurlaritza, Bruselan

Marian Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, berriz, Europako Batasuneko Europako Eskualdeen Batzordean izan zen atzo, eta proposatu zuen migratzaileak hartzeko eta gizarteratzeko politikak adostea lurralde bakoitzaren sarrera fiskalak, biztanleria eta langabezia indizeak kontuan hartuta. Horren arabera, aurrenekoari %50eko garrantzia eman beharko litzaioke, bigarrenari %30ekoa, eta hirugarrenari %20koa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna