Espetxe eskumenak premia eta lehentasuna duela diote EAJk eta EH Bilduk

Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordeko bost taldeetako ordezkariak Zaballako espetxean izan dira. Lau orduko bisita egin dute
Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordeko bost taldeetako ordezkariak, atzo, Zaballako espetxe atarian.
Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordeko bost taldeetako ordezkariak, atzo, Zaballako espetxe atarian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2019ko otsailak 2

Espainiako Gobernuak espetxe eskumena datorren urteko urtarrilerako agindu dio Jaurlaritzari, eta Eusko Legebiltzarreko taldeak ari dira espetxe eredua finkatze aldera lan batzuk egiten. EH Bilduren ekimenez, Lan eta Justizia Batzordeko bost taldeak atzo Zaballako (Araba) kartzelara joan ziren, nola funtzionatzen duen ikusteko, eta, otsailean edo martxoan, espetxe ereduari buruzko saio monografikoa egingo dute EAEko parlamentuan. Eskumena izateak «premia» eta «lehentasuna» daukala esan dute bi talde nagusiek: EAJk eta EH Bilduk.

Elkarrekin Podemos, PSE-EE, PP eta bostak joan dira Zaballara, eta lau orduko bisita egin dute. Kartzelako zuzendaritzak, taldearen aurkezpena egin ostean, azpiegiturei, presoen soslaiei eta okupazio mailari buruzko azalpenak eman dizkie, eta instalazioak ezagutu dituzte. Besteak beste, EAJtik Jone Berriozabal eta Unai Grajales joan dira, EH Bildutik Jone Goirizelaia eta Julen Arzuaga, Elkarrekin Podemosetik Juan Luis Uria, PSE-EEtik Alexia Castelo eta PPtik Nerea Llanos.

EAJk prentsa ohar baten bidez adierazi du Gernikako Estatutuan eta Jaurlaritzako gobernu akordioan jasota dagoela espetxe eskumena, eta aintzat hartzeko exijitu dio Espainiako Gobernuari. «Deitoratu» egin du Madrilek «espetxeen kudeaketaren» negoziazioa aurtengo uztailera arte «atzeratu» izana eta 2020ko urtarrilean ixtea aurreikusi izana. «Eskumena premiazkoa dela uste dugu. Ezin da inoren apetaren mende egon. Ez dago arrazoirik atzeratzea edo legea bete gabe uztea justifikatzeko. Legea bete egin behar da, eta estatutua legea da, batzuek komeni zaienean soilik gogoratzen badute ere».

EH Bilduko ordezkaritzak espetxe atarian hitz egin du. Goirizelaiak azaldu du Zaballako bisitarekin ikusi dutela «gauza batzuk ondo» egiten ari direla kartzela hartan, baina uste du eskumenarekin «gauzak hobetu eta beste era batera» egin daitezkeela. Transferentzia egitearen «premia» aldarrikatu du.

PP ere mintzatu da, baina ez bisitan izan den kide baten bidez, Iñaki Oiarzabal EAEko zuzendaritzakidearen bitartez baizik. Esan du ez dela hau eskumena igortzeko «garaia». «[EH] Bilduri besotik helduta, [Espainiako] Konstituzioari hordagoa jo dio EAJk. Estatutua gainditu nahi dutenek horko eskumenak eskatzeak broma bat dirudi», Oiarzabalen arabera. ETAren kontua ere atera du PPk, eta iritzi dio EAJk, eskumenarekin, «gustura» utzi nahi dituela EH Bildu eta «Batasunaren eta ETAren munduak».

Egun bost euskal preso baino ez daude Zaballan: Langraiz bideko lau eta EPPK-ko bat.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna