COVID-19ak hamar milioi pertsona kutsatu eta 500.000 hil ditu munduan

AEBak eta Brasil dira koronabirusaren ondorioz hildako gehien izan duten bi estatuak. Sei hilabete igaro dira gaitza atzeman zutenetik

Pertsona bat maskararekin Lilburn hirian, Georgian (AEBak).
Pertsona bat maskararekin Lilburn hirian, Georgian (AEBak). ERIK S. LESSER / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2020ko ekainak 30

AEBak, Brasil eta Erresuma Batua: hiru herrialde horiek izan dute hldako gehien pandemia hasi zenez geroztik. Iazko abenduan lehen aldiz atzeman zutenetik, COVID-19ak milioi erdi pertsona hil ditu orotara munudu osoan, eta hamar milioi kutsatu.

Sei hilabete igaro dira Txinako agintariek gaitz berri baten berri eman zutenetik, eta tarte horretan milioi erdi pertsona hil ditu koronabirusak. Horiek zenbaki ofizialak dira, ordea, eta adituek uste dute askoz gehiago direla benetan, bai hildakoak eta bai kutsatuak. Bestalde, azken asteetan azkartu egin dira kutsatzeak, astean milioi bat kasu gehiago atzemateraino.

AEBak dira kutsatu eta hildako gehien baieztatu duen herrialdea: 2,5 milioi gaixo eta 125.803 hildako. Brasil legoke bigarren tokian: 1,3 milioi kasu eta 57.622 hildako. Osasun krisiak beheraldi ekonomikoa ere eragin du bi herrialdeotan, eta, gaitzak oraindik goia jo ez duen arren, ekonomia babestearen alde egin dute bi estatuok.

AEBen kasuan, hegoaldeko estatuetan agertu da kasu gehien azken egunetan. Osasun idazkari Alex Azarrek herenegun ohartarazi zuen gaitza kontrolpean hartzeko aukerak «gero eta gutxiago» direla, eta herritarrei eskatu zien segurtasun neurriak hartzeko. Izan ere, larunbatean, hirugarren egunez jarraian, 40.000 kasu baino gehiago baieztatu zituzten AEBetan. Arizonan, esaterako, kasuek %267 egin dute gora ekainean.

Donald Trump presidentearen deiari erantzunez, hegoaldeko estatuak izan ziren itxialdiko neurriak uzten lehenengoetarikoak. Kasuak gora eta gora ari direla ikusita, zenbaitek atzera egin dute, eta neurriak zorroztu. Kaliforniak, adibidez, tabernak ixteko agin du du gaitzak gogorren jo dituen zazpi barrutietan.

Txertoak probatzen

Bien bitartean, zientzialariek buru-belarri dihardute oraindik ere COVID- 19aren aurkako txertoa aurkitze- ko lanetan. Txinak beste urrats bat egin zuen atzo, eta militarrekin probatzen hasiko dira CanSino enpresak prestatutakoa. Ad5-nCo da militarrekin probatzen hasi diren txertoa. Harekin egindako probetan, frogatuta geratu da kutsatzeak eragozteko gaitasuna duela.

Botika etxe horrek zabaldu duenez, urtebetez probatuko dute txertoa militarren artean. Pekinen asmoa litzateke beste bi txerto banatzea proba gisara atzerrira bidaiatzen duten funtzionarioen artean. Ez dute zehaztu, ordea, horiek erabiltzea borondatezkoa edo derrigorrezkoa izango den.

CanSinok azaldu duenez, oraindik esperimentala da militarren artean banatu duten txertoa. Botika enpresa hori ez da gizakiekin probak egiten hasi den bakarra. AMS etxeak bi txertorekin hasi ditu probak. Hala ere, gaur arte botika etxe bakar batek ere ez du baimenik jaso tratamentua merkaturatzeko. Azken urrats hori urte bukaerarako egitea espero dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna