Lekunberrin eta Leitzan grabatutako telesail bat Netflixen gaur

Delia Brufau aktorea. L.L. / NETFLIX.
urtzi urkizu
2022ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Netflixek Nafarroan grabatu duen aurreneko telesaila estreinatuko du gaur: TĂș no eres especial. Montxo Armendariz zinemagileak eta Puy Oria ekoizleak sortutako Oria Audiovisual ekoiztetxearen fikziozko lan bat da. Sortzaile nagusia Estibaliz Burgaleta Tuterako (Nafarroa) gidoilaria da. Grabaketa gehienak Lekunberrin eta Leitzan (Nafarroa) egin zituzten, eta elkarrizketeta guztiak gaztelaniaz dira.

Istorioaren protagonista 16 urteko neska bat da: Amaia. Bartzelonan bizi izan da orain arte, baina amaren herrira joan beharko du: fikziozko Salabarria herrira, hain zuzen. Neskak halako batean jakingo du amonaren botere ezkutuak heredatu dituela. Ezin izan zuen amona ezagutu, baina baten batek esango dio sorgina izan zela.

Delia Brufau aktoreak jokatzen du rol protagonista. Beste aktoreen artean Ainara Perez eta Miriam Cabeza daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.