Podemosek betoa jarri dio Floresi, RTVEko zuzendarigaiari

Edu Lartzanguren.
2018ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Espainiako irrati-telebista publikoaren Kontseiluko ordezkariak izendatzeko saioek huts egin ondoren, Tomas Fernando Flores RTVEko administratzaile bakar bihurtuko zutela zabaldu da azten egunotan. PSOEk eta Podemosek zuzendari izateko adosturiko pertsona zen Flores, baina alderdi moreak betoa jarri zion atzo goizean hautagaiari, eta beste izen bat negoziatzen ari da.

Astelehenean, behin-behineko kontseilua osatzeko bozketak huts egin zuen, bi diputatu «nahastu» egin zirelako bozkatzerakoan, PSOEren arabera. Espainiako Gobernuak atzo arratsaldean zabaldu zuenez, astelehenean bertan baztertu zuten Flores administratzaile bakar izendatzeko aukera, eta, beraz, Podemosek betoak ez du eraginik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.