'Herri txiki'-ren azken saioan %18,1eko kuota

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
ETB1en gehien ikusitako saioetan dago Herri txiki, infernu handi, eta igandean berretsi egin zuen joera hori. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek zuzendutako saioa Alkizan (Gipuzkoa) izan zen, eta %6,5eko audientzia zatia lortu zuen programak; euskarazko katean nagusi izan zen, %18,1eko kuota bereganatuz. Emanaldiak 130.000 ikusleren audientzia metatua izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Emanaldi horrekin, aurtengo denboraldia amaitu du programak. Seigarren denboraldia izan du aurtengoa, eta, orain artean, 148 herritan izan dira, bertako bitxikeriak erakusteko asmoz. Aurtengo denboraldian 30 herritan izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.