'Por H o por B' komedia estreinatuko du gaur HBO plataformak

Por H o por B umorezko telesaila. HBO.
urtzi urkizu
2020ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Emakumezko pertsonaia batzuen gorabeheren bitartez, Madrilgo MalasaƱa auzoaren erretratua egiten du Por H o por B umorezko telesailak. Fikzioaren hamar atalak bakoitza ordu erdikoa HBOren ordainpeko plataforman ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera, Europa osoan. Globomedia eta Lacoproductora ekoiztetxeen lan bat da, eta Manuela Burlo Moreno da zuzendaria.

Aktore protagonistak Marta Martin eta Saida Benzal dira. Lantaldean daude Itziar Castro, Fernando Albizu, Brays Efe eta Javier Bodalo ere. Bi pertsonaia nagusiak Pipas film laburretik berreskuratu ditu Burlo Morenok: Belenek eta Hachek elkarrekin topo egingo dute Madrilen, bost urte bata bestearen berririk izan gabe pasatu ostean. Elkarrekin, hamaika abentura bitxi biziko dituzte MalasaƱa auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.