'Pasapalabra' lehiaketa bertan behera utzi beharko du Telecincok

Pasapalabra saioa. TELECINCO.
Edu Lartzanguren.
2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Espainiako telebistetan gehien ikusitako lehiaketa bertan behera utzi beharko dute, Madrilgo Auzitegi Gorenak ezetz esan ondoren Telecinco kateak jarritako azken helegiteari. Izan ere, epaileek arrazoia eman diote Erresuma Batuko ITV ekoiztetxeari Telecincorekin duen auzian.

ITV da saioaren formatuaren jabea, eta kontratua sinatua zuen Telecincorekin, telebista kateak gaztelerazko bertsioa egiteko. Hamabi urtez igorri du Telecincok lehiaketa, eta kate horretan gehien ikusitako saioetako bat izan da. Irailean izan du inoizko ikusle gehien. Aurtengo maiatzean Madrilgo auzitegi batek ebatzi zuen Telecincok kontratuak urratu zituela, saioa berehala eten behar zuela, eta etorkizunean ezingo duela berriz formatua erabili. Gorenak berretsi egin du erabakia, eta gaineratu du Telecincok 1,5 milioi euro eta interesak ordaindu beharko dizkiola ITVri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.