'Sesame Street' haurrentzako programa 50. urteurrena ospatzen ari da

Big Bird, New Yorkeko Sesame Street kalearen inaugurazioan. ED REED / EFE.
urtzi urkizu
2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Joan den asteburuan 50 urte bete ziren Sesame Street haurrentzako saioa telebistan aurreneko aldiz eman zutenetik. AEBetako NET kate publikoan hasi ziren ematen —gaur egungo PBS—, eta Jim Hensonek sortutako The Muppets txotxongiloek sekulako arrakasta izan zuten bai AEBetan bai munduko beste 150 herrialdetan. Bert eta Ernie pertsonaiei Epi eta Blas deitu zieten Hego Euskal Herrian, TVEren bitartez—1979tik 2000ra eman zuten—. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, France5 kateko 5, Rué Sesame bertsioa ikusi ahal izan zuten, 2005etik 2007ra. Joan den larunbatean, HBOk 50. urteurreneko saio berezi bat eman zuen. Eta igande honetan PBS kate publikoak emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.