Alavesek irabazi du 'FIFA 21' bideo jokoaren Euskal Liga

Alaves 9-2 Athletic. GAME ERAUNTSIA.
urtzi urkizu
2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Game Erauntsia elkarteak, Gu Ere Bai! egitasmoarekin eta Hamaika telebistarekin elkarlanean, FIFA 21 bideo jokoaren Euskal Liga antolatu du, eta Alaves taldea izan da irabazlea. Asitor19 bideo jokalariak Arabako taldearekin irabazi zuen finala, Athleticeko Iker Zarragari 9-2 irabazita. Finala Hamaika telebistak eman zuen zuzenean Aberri Egunean.

Txapelketa iaz antolatu zuten lehen aldiz, COVID-19ak sortu zuen isolamendu egoerari aurre egiteko. Euskaraz etxean entretenitu eta, aldi berean, euskal kirolari eta euskal selekzioen aldeko aldarrikapenari tartea eskaintzeko antolatu zuten. Bigarren aldian, 40 norgehiagoka baino gehiago jokatu dituzte, eta 170 gol baino gehiago sartu.

Gizonezkoen taldeak izan dira Euskal Ligan lehian. Electronic Arts-en bideo joko horrek ez ditu emakumezkoen taldeak eskaintzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.