Gaztearen 'Kulturunea' kontzertu sorta, hilaren 16tik 18ra

Kulturunea-ren aurkezpena, atzo. EITB.
urtzi urkizu
2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Gasteizko Vital fundazioak eta EITBk Kulturunea kontzertu sorta antolatu dute bigarren urtez. Aurten Gaztearen webgunean ikusi ahalko dira kontzertuak, zuzenean (aurrerago ETB1ek ere emango ditu). Hilaren 16an, 17an eta 18an izango dira kontzertuak Vital fundazioaren Kulturunea aretoan. Lehen kontzertua Olatz Salvador musikariak emango du, hilaren 16an, 19:30ean; bigarrenean, euskarazko reggaetoia eramango du oholtzara Iratxe Aguilerak, hau da, Kai Nakaik. Hilaren 17an izango da kontzertua, aurrekoaren ordu berean; eta hirugarren eta azkeneko kontzertua Dupla bikoteak (Gari Uriarte eta Beñat Oribe) emango du, hilaren 18an. Hip-hopa eta popa uztartzen ditu bikoteak. Edukiera mugatua egongo da kontzertuak bertatik bertara ikusteko —sarrerak Vital fundazioaren webgunean eros daitezke, bost euroan—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.