'Iparraldearen orena'-k Mixel Berhokoirigoini eskainiko dio gaurko saioa

Mixel Berhokoirigoin. I. MIQUELESTORENA.
urtzi urkizu
2021eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Mixel Berhokoirigoin berriki hildako ekintzailearen inguruko emankizun monografikoa egingo du gaur Iparraldearen orena saioak: ETB4k 15:00etan emango du, eta ETB1ek, 21:00etan. Hain zuzen ere, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako aktualitatea lantzen duen programak ordutegi hori izanen du astegunetan, uda bitartean.

Saioan agertuko da Jean Rene Etxegarai Baionako alkate eta Euskal Elkargoko lehendakaria, eta Berhokoirigoinen zenbait lagun eta senide ere ekintzailearen inguruan mintzatuko dira. Nekazari, sindikalista, euskaltzale eta bakearen artisau garrantzitsua izan da Berhokoirigoin. Nafarroa Behereko militantearen bizitzaren hainbat arlo aztertuko dituzte, eta Maryse Cachenaute Euskal Laborarien Batasuneko kidearen eta Pantxika Maitia eta Guillaume Irigoien kazetarien hitzak ere bilduko dituzte saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.