Euskal Herri osoan egingo dituzte ekitaldiak

2019ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Donostiaz landa, Euskal Herriko beste hainbat tokitan egingo dituzte Argia-ren omenezko ekitaldiak datozen aste eta hilabeteetan.

Larunbat honetan, esaterako, txangoa antolatu dute Leurtzako urtegira (Urrotz, Nafarroa), hango anfibioak eta narrastiak ezagutzeko, Iñaki Sanz Azkue eta Ander Izagirre Egaña biologoekin (bete dira leku guztiak).

Ekainaren 1ean, lehen euskal liburu eta disko azoka egingo dute Ziburun (Lapurdi). Antolatzaileek, Baltsan elkarteak, Argia-ri eskainiko diote azoka.

Ekainaren 5ean Argia-ko artikuluak irakurriko dituzte Hendaiako X. Irakurraldian. Egun berean, baina Bilbon, Hasiera berri bat liburua aurkeztuko dute Bira kafe antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.