Eurovisionen Palestinako bandera atera zutenen auzia, Filminen

Hatari, 2019ko Eurovisionen. BERRIA.
urtzi urkizu
2021eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Islandiako Hatari musika taldeko kideek Palestinako bandera atera zuten Eurovision jaialdiko finalean, 2019ko maiatzean, Tel Aviv hirian. Segurtasun neurri guztiei aurre egin, eta munduan 200 milioi ikus-entzulek baino gehiagok ikusi zuten taldearen aldarrikapena. Ekintza hura eta Hatari taldearen bidea kontatzen du A song called hate dokumentalak. Filmin ordainpeko plataforman ostegunetik aurrera ikusi ahalko da lana.

Anna Hildur kazetari eta zinemagileak zuzendu du dokumentala. Zera esan du Hildurrek Hatari taldeko musikarien inguruan: «Itxaropena pizten dit ikusteak artista gazte batzuek posizio bat hartu eta eztabaida sortzen dutela». Tattarrattat ekoiztetxea sortu du Hildurrek.

Eurovisionen 65. aldia Herbehereetan egingo dute, aste honetan. Jaialdiak isunekin mehatxatzen ditu lehiaketa «politizatzen» saiatzen diren herrialdeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.